Umeentzako haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara pausoa oso garrantzitsua da. Beraiengan eta bere inguruan aldaketa ugari gertatzen dira. Eskola arloari dagokiones, hau formalagoa bihurtzen da, ikasketa arau batzuk jarraitu behar dituzte, eta irakurketa eta idazmenarekin hasten dira.
Baina, gogoratzen ahal zarete nola ikasi genuen irakurtzen eta idazten? Zenbat kostatu zotzaigun prozesu hori? Prozesu horrek umeengan aldaketa asko dakartza, baina gurasoengan ere. Pazientzia ezinbesteko izango da. Ez da irakurtzen eta idazten egun bakar batean ikasten. Ume guztiek ez dute habilidade berdina edo erreztasun berbera prozesuarekin. Prozesu horren bidean arazoak sor daitezke eta beharrezkoa izango da arazoak ebaluatzea.
Ikasketa arazoak hamar umetik bateri eragiten diote, arazo hauek bost urterekin diagnostika daitezke, eta guraso askorentzat preokupazio handia dakar, umearen eskolako errendimendua afektatua ikusten delako eta baita ere umea eta lagunekiko eralzioak sarritan afektatuta ikusten dira.
Ikasketa arazoak duten umeek, inteligentzia, vista eta entzumena ondo garatuak dituzte, umea saiatzen da andereño zein maisuen zuzenbideak jarraitzen, kontzentratzen, eta baita ondo portatzen eskolan zein etxean . bere benetako arazoa gela barruan dago, ikasketekin, kostatu egiten bait zaio informazioa ondo prozesatzen eta garatzen.
Bai guraso zen andereño eta maisuak adi egon behar dute umeen sintomei, hauek baitira, zerbait ondo ez doanaren seinale:
- Sailtasunak ditu ulertu eta gelako zuzenbideak jarraitzeko.
- Kostatu egiten zaio, norbait orain gutxi esandakoa gogoratzen.
- Sailtasunak izaten ditu ezkerra eta eskuma desberdintzeko momentuan, hitzak identifikatzerakoan…
- Oinez dabilenean koordinazio falta somatzen zaio, edo baita kirola egiterako orduan.
- Gauzak erreztasun handiz galtzen ditu, eskolako materiala…
- Gaur, atzo eta bihar kontzeptuak nahastu egiten ditu.
- Oso erraz hasarratzen edo pozten da.
Denok entzun dugu noizbai, dislexia hitza, baina ez da arazo bakarra, gehiago baitaude; disgrafia, diskalkulia… artikulu honetan baikoiza zertan datzan azaltzea gustatuko litzaidake laburki.
Tabla de contenidos
Disgrafia
Idazterako orduan letren tamaina erraz nahasten du, hitzen artean ez du espaziorik usten, eta ez du lerroen gainean idazten. Ez du arkatza habilezia handiz hartzen eta ez du oso argi eskuna edo ezkerrarekin idatzi behar duen, papera modu desegokian kokatzen du, askotan atzamarrarekin idazten saiatzen da, pentsamenduak ez ditu oso ordenatuak eta jartzeko era ere ez da oso zuzena.
Diskalkulia
Ikasleak, zenbakiak lekuz aldatzen ditu, sailtasunak ditu ordua jakiteko, zenbakiekin memoria eskasa dauka eta ez du datu matematikoei erraz erantzuten.
Dispraxia
Sailtasunak dituenean mugimendu boluntarioak egiteko orduan, dispracia duten pertsonek sailtasunak izaten dituzte akzioa familiarrak egiteko orduan, imitatzeko orduan… nahiz eta beraiek badakiten zer ari diren eskatzen ez dira gai egiteko.
Dislexia
Ohikoena da. Bizitza guztia irauten du, baina, hasten goazen heinean ez da hainbeste nabaritzen, batez ere ikasketak usten badira. Umea asko hurbiltzen da liburura, hitz batzuk ahots altuan esaten ditu, seinalatu egiten du, hitz batzuk ez ditu esaten besteak lekuz aldatu, ez du erreztasunez irakurtzen, irakurritakoa ulertzen sailtasunak ditu, begiak askotan frotatzen ditu, eta pikatu egiten dozkiotela dio, sailtasunak ere deletreatzeko orduan.
%4 eta 5 artean kokatzen da dislexia dituzten umeak, eta hauxek dira kausa batzuk:
- inteligentzia bajua.
- Ikasketa aukeren falta.
- Soziokultura falta.
- Arazo emozionalak eta arazo mentalak.
- Arazo sentsorialak.
- Atentzio arazoak.
- Ikus arazoak.
Dislexia motak
- Dislexia fonologikoa: irakurketara bistarekin bakarrik hel daitezke arazoak baitituzte bia fonologikoetan. Horrela oso zaila egiten zaie hitz baten pronuntziatzio egokia jakitea.
- Dislexia superfiziala: hitz irregularren irakurketan ematen da. Arazoak izaten dituzte irakurtzerako orduan, hizki eta soinu asoziatzeko orduan.
- Dislexia sakona: bia fonologikoa zein lexiko aldeak ez du ondo funtzionatzen.
Dislexiaren ebaluazio psikologo eta logopedek egiten dute, nahiz eta mediku optometrista batek ere detekta dezakeen. Test baten bitartez aztertzen da, eta 6 urtetaik aurrera egin daiteke, kontuan izanda, adin horrekin hasten direla irakurtzen eta idazten ikasten, eta errazagoa izango da adin horrekin arazoa konpontzea, nagusiago denean baino.
Tratamendua
Tratamendua desberdina da, urteetan zehar egindako ikasketa desberdinen arabera:
- Batzuk diote, berriro ikasi behar dela irakurtzen eta idazten
- Evans-ek dio, filtro koloreztatuak erabilita irakurketa errendimendua hobetu egiten dela ikasle batzuek kasuan.
- Irlen-ek aldiz dio, dislexia duten persona nagusien seinu eta sintomak hurrengoak direla:
- Fotofobia
- Irudi bat konstante mantentzeko arazoa dutela.
- Ikusmen nekea dutela.
- Sailtasunak dituztela hitz bat enfokatu mantentzeko orduan.
- Ezintassuna dutela hitz talde bat batera ikusteko orduan.
Urteetan zehar egindako ikasketetaz aparte, fgomendagarria da umeari eta inguruari ebaluazio bat egitea, oso garrantzitsua bait da umearen arazoa, baina ez da gutxiagorako eskola eta familia aztertu behar izatea.