LAGUN BAT DAUKANAK ALTXOR BAT DAUKA

Benetako adiskidetasuna bizitzan gerta dakiguken gauza oso garrantzitsua da. Zure inguruan lagun fidez bat edukitzea eta berarekin sekretuak konpartitzeta eta baita ere ondo pasatu ahal izatea. Triste edo arduratuta sentitzen baldin bagara berarekin kontatu ahal izatea. Lagun bat daukanak altxor handi bat dauka.  

Lagun mota desberdinak daude. Batzuk, ondo pasatzeko lagunak soilik dira, beste batzuk gure familia bailiran, eta badago beste lagun mota bat, beraiekin hitz egin eta gustora sentitzen zarena baina zure bizitza aspektu pribatuez ez duzuna hitz egiten. Bizitzan osoan zehar ezagun asko egin ditzazkegu, eta beraiekin ondo eraman gintezke, baina lagunak, benetako lagunak oso gutxi ditugu. Lagun horiek momento latzetan hor egongo dira beti laguntzeko prest, eta nola ez, momento onak pasatzeko baita.

Bizitzak buelta asko ematen ditu, eta baliteke, noizbait, gure lagun on horrekin kontaktua galtzea, edo dagoeneko ohiko kontaktua ez izatea, baina badakigu elkartzen baldin bagara, dena ondo joango dela, eta denbora pasatuko ez balitzan izango direla gauza guztiak.

Berdin da zer nolako lagunak diren, denak gauza onak ematen digute: esperientzia bakarrak, momento dibertigarriak eta aholku ahaztezinak. Ikerketen arabera gutako %98, 1 eta 9 arteko lagun onak ditugu, gertuko lagunak. Beste ikerketa batzuen arabera adiskidetasuna ez da soilik ondo pasatzeko, beharrezkoa dela gure garapenerako diote, gure osasun emozionalerako eta gure ongizate fisiko eta mentalerako ere, azken finean, gu sano egon ahal izateko beharrezkoak direla.

lagun

Lagunak edukitzeak ongizate asko dakartza, guk horietako 10 aipatuko ditugu:

10.-  Bizitza soziala duten pertsonek eta erlazio onak dituztenak besteekin, denbora gehiago bizi dira

9.- Estresa gutxitzen du: ikerketa batzuen arabera, laneko adiskideekin erlazio ona edukitzeak gutxitzen du.

8.- Ikerketa batek, erlazio interpertsonak sanoak duten pertsonak eta bakardadean aurkitzen diren pertsonak konparatzen ditu. Erlazioak dituzten pertsonek presio arterial hobea dute eta osasunez hobeto daude, bakardadean aurkitzen diren pertsonek baino.

7.- Lagunak beti momento onekin eta pozgarriekin erlazionatzen ditugu, beraz, erlazio interpetsonalak dituzten pertsonek estres gutxiago jasaten dute.

6.- Benetako lagun bat, laguntzeko prest egongo da, txarto gaudenean entzun egingo gaitu, eta gure mina gutxiagotzen saiatuko da, entzun egiten gaitu, horrela min emozionala gutxiagotuz, baina ikerketa batzuen arabaera, ez bakarrik min emozionala gutxiagotzen digute, baita min fisikoa ere. Beraz, lagunek mina gutxiagotzen digute.

5.- Osasun mentalean eragin positivo zuzena: lagun batengatik gertu sentitzen garenean eta berarengandik lagundua sentitzen garenean, hobeto sentitzen gara gu ere. Holandan eginiko ikerketa baten arabera, hiru urtez jarraian egon zire 65 urtetik gorako pertsonak ikertzen, eta dementzia duten nagusiengan ikusi zen emaitza, beraien osasun mentala hobeto egiten zen norbaitengandik gertu bazeuden.

4.- Gure bihotzarengan eragin zuzena dauka adiskidetasunak, besteekiko harremanak eta gure lagunekin harremanetan egoteak, bihotza osasungarriagoa izaten laguntzen du.

3.- Adiskidetasunak gure izateko era eta gure hazkunde pertsonalean laguntzen digu, gure bizitzako etapa guztietan dago, eta beharrezkoa da gure nerabezaroko hazkunderako, baloreak eta ezagutzak gureganatzen laguntzen digu, eta ikasteko portaera desberdinen eredu izan daiteke adiskidetasuna

2.- Gizaki guztiak behar dute beste pertsona batzuekin harremanetan, adiskidetasun gabezia negatiboki eragiten du gure osasun mentalaren orekan. 

1.- Ikerlari batzuen arabera, lagunak edukitzeak obetsitatea ekiditen laguntzen du, batez ere haurtzaroan: “sozializazioak ordezko efektua dauka janariarenganako”, horrela gure lagunekin okupatuta gauden bitartean, ez dugu ezer jaten.

Ondorioz, lagun bat daukanak… mediku bat aldamenean izango bazuen bezala da, denbora gehiago bizitzen garelako, osasun emozional eta fisiko hobea edukitzen laguntzen digute, estres gutxiago, obetsitatea ekidingo dugu… beraz, zure lagunak zaindu.

Adiskidetasunak edo lagun bat edukitzea oso garrantzitsua da izaki bizidunentzako. Ikerketa askok diotenez, adiskidetasunak osasun hobea dakar.  

Hemen erderaz.

    Zure Izena (beharrezkoa)

    Zure E-posta (beharrezkoa)

    Mezua

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

    Quieres recibir nuestros artículos?
    Get the latest content first.
    Máxima confidencialidad