Gaueko Haurren Enuresia

Enuresia gauean ohea bustitzean datza, txisaren galera inkontzientea da, non adin horretan txisaren kontrola egonkortuta egon beharko litzatekeen.

Arazo bezala ikusten da, umeak bost urte baino gehiago baditu.

Zergatik bustitzen du umeak ohea gauean?

Gauean zehar, gure gorputzak mekanismo berriak jartzen ditu martxan, egunean zehar bestelako mekanismoak dira, horrela gauean zehar txisa mantendu ahal izateko.

  • Gauean zehar, egunean baina txis gutxiago ekoizten dugu.
  • Gure maskuriaren kapazitatea handiagotu egiten da.
  • Gauean zehar gure maskuria beteta denbora batez mantentzen dugunean, orduan da, itxartu eta komunera joaten garean.

Umeak bost sei urte baditu eta oraindik gauetan ohea bustitzen baldin badu, baliteke arazo baten aurrean egotea, enuresia.

Enuresia gutxi gora behera  %10 eta %20 bitartean dago, bost urte baina gehiago dituzten umeengan, eta mutikoengan neskengan baino ohikoagoa da.

Enuresi hiru mota bereiz daitezke:

  • Gaueko enuresi monosintomatikoa: bost urtetik gorako umeengan emoten da eta gauez bakarrik dituzte txis galerak.
  • Bigarren mailako enuresia: bost urtetik gorako umeengan ematen da, kasu honetan umeak sei hilabetez baino gehiago ohea busti gabe egon ondoren, berriz hasten da gauez ohea bustitzen.
  • Enuresi konplikatua edo sindrome enuretikoa: bost urtetik gorako umeengan ematen da, baina kasu honetan umeak gauez ohea bustitzen du, baina egunean zehar ere txis galerak dauzka, beti darama barruko erropa busti edo umel.

Enuresi infantilak, arazo emozionak dakartza, baina umearengan eta baita honen gurasoengan.

Egiaztatuta dago enuresia daukaten umeek, arazo emozionak dituztela, baina esan beharra dago, arazo hauek enuresiaren kontzekuentzia bat direla eta inola ere ez enuresiaren kausa.

Enuresiaren eragin psikologiko eta soziala:

ADINAUMEARENTZAKOGURASOENTZAKO
5 URTEPortaera aldaketa

 

Insatisfakzioa

Angustia

 

Preokupazioa

insomnioa

10 URTEKulpa sentimendua

 

Baztertzea

Frustazioa

Iraina

Estresa

Antsietatea

 

Gehiegizko protekzioa

Familia estresa

Kulpa sentimendua

Agresibitatea

15 URTEErlazioetan sailtasunak

 

Loaren nahasteak

Antsietatea

Gizarte isolamendua

 

Medikuarekin kontsulta, plan terapeutiko egoki baterako lehen pausoa da, psikologo baten laguntza basikoa izanez arazo emozionak lantzeko eta zure familiri lasaitasuna eta arazoaren soluzioa emango dizuna.

Enuresia gainditzeko ezinbestekoa da talde lana, umea, familia eta terapeuta. Umeari laguntza eskaintzea eta bide zail horretan laguntzea espezialista baten eskutik ezinbestekoa da arazoa konpondu ahal izateko.

Interbentzioa hasteko adina aldakorra da, baina  gomendagarria da umeak bost urte baldin baditu eta oraindik ohea bustitzen jarraitzen baldin badu. Normalean, umeak berak eskatzen du laguntza, modu desberdinetan egiten du, baina normalean guzti hau ikasturtearekin bat eta aurkezpen sozialarekin bat dator.

Gomendagarria da umearekin ohitura batzuk ezartzea:

  • Txisa egiteko ordutegia: umeak egunean zehar gutxi gora behera sei aldiz egin beharko du txisa.
  • Umeak goizean zehar likido gehiago edan beharko du eta gutxiago arratsaldean.
  • Afari astunak, gatzdunak eta likido askokoa ekidin behar ditugu.
  • Ez da gomendagarria umea gauean 10 ordu baino gehiago komunera joan gabe egotea.
  • Umeak egutegi bat bete beharko du, bertan, gau sikuak eta bustitako gauak apuntatuko ditu, horrela berak ikus dezake izan duen hobekuntza.

    Zure Izena (beharrezkoa)

    Zure E-posta (beharrezkoa)

    Mezua

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

    Quieres recibir nuestros artículos?
    Get the latest content first.
    Máxima confidencialidad